Post-test bat egiteko garaia (I)
Apirila 15, 2010
Aspaldiko! Lan apur bat egin beharko dugu, ezta? Post-test bati ekingo diogu gaur, klasean azaldu bezala. Gaur egungo kanpaina baten eraginkortasuna neurtuko dugu horrela.
Post-testaren lehenengo zatia egin beharko duzue gaur, binaka. Zuen blogean aipatu mesedez zein den zuen kidea.
- Kanpaina aukeratu.
- Kanpainaren deskribapen zehatza lortu (interneten ikertu dezakezue).
- Inkesta diseinatu.
- Inkesta aplikatu (postaz, aurrez aurre…)
Pauso guztien berri eman beharko duzue zuen blogetan (inkesta ere ikusi beharko dut). Emaitzen analisia eta interpretazioa hurrengo asterako utziko dugu.
Zorte on!

Trackbacks