Publizitate sexistari begira
Maiatza 20, 2010
Emakunderen baitako Begirak -Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholkularitzak- honako jarraibide hauek eman ditu publizitate sexista antzemateko:
- Emakumeen aukerak eta espazioak mugatzen dituzten iragarkiak.
- Emakumeak gizonezkoen menpeko erakusten duten iragarkiak.
- Etxeko lanak emakumeen lan exklusibotzat agertzen dituzten iragarkiak.
- Etxeko lanak parodiatzen dituzten iragarkiak.
- Gorputza edo gorputzaren atalak saltzen den produktuarekin konparatzen dituzten iragarkiak inolako harremanik izan gabe.
- Adituen ahots bakarra gizon batena denean.
- Emakumeen edertasuna aitzakirik gabe handiesten den iragarkietan.
- Bi sexuei erreferentzia egiteko genero maskulinoa bakarrik erabiltzen duten iragarkiak.

Ausaz, aukera itzazu 15 iragarki (adibidez, hemen) eta erabaki irizpide hauen arabera iragarki sexista den edo ez.
Trackbacks