Ebaluazioa
Hauek izango dira kurtso amaieran, zuen bloga zuzentzerakoan, kontuan izango ditudan irizpideak, eta eremu bakoitzak mereziko duen nota:
- Osotasuna: proposaturiko ariketa guztiak burutu dira, bakoitzak merezi duen arreta eta dedikazioarekin. 3 puntu.
- Hausnarketa maila: sakontasun nahikoaz garatu dira ariketak, iritzi soiletik haratago irizpide akademiko eta profesionalak erabiliz. 3 puntu
- Ideien originaltasuna: ideia propioak azaltzeko gaitasuna. 2 puntu
- Bestelako ekarpenak: proposaturiko ariketez gain, publizitatearen eraginkortasunarekin harremana duen beste edozein material, iragarki, testu edo hausnarketa blogera ekarri izana. Puntu 1
- Aurkezpena eta idazketa: blogaren itxura argia eta erakargarria da, eta erredakzioa zaindua eta ulergarria. Puntu 1

Trackbacks